Telekomunikazioa Bilboko IGETan

 

Telekomunikazio ingeniariek zertan jarduten duten, edota unibertsitatean sartzekotan bazaude eta titulazioek zer eskaintzen duten ez badakizu, leku egokira heldu zara.

Espazio txiki honek Telekomunikazio Ingeniaritzaren ikuspuntu zabala eskaini nahi du, mito eta hiri-kondairetatik haratago, baina batez ere, EHUk “San Mameseko Ingeniaritza Eskolan” -askok horrela deitzen diote- eskaintzen dituen titulazioei buruzko informazioa.

Agian interesatuko zaizu jakitea ikerketa eremu gehiago badaudela antenetatik haratago, edota EHUk unibertsitatetik ateratzerakoan goi-mailako heziketa praktikoa izan dezazun ikasketa plan eta baliabideak eskaintzen dituela.

Harrituko zara jakitean ikasketa hauei buruzko kontu guztiak ez direla egia, eta gainera, telekoek zertan jarduten duten edo ikasle ohien testigantzak ere ezagutuko dituzu (hala nola, eskolatik igaro izana zelan baloratzen duten).

Teleko EHUk eskaintzen dizuna ikusi eta gero, gradu-titulazio berrien ikasketa planak, matrikulazioak edota beste motako informazio gehiago behar baduzu, lotura atalera jo.