•  
    deccoren arabera 2012an Telekomunikazio Ingenieritza lanbiderik eskatuena da.
  •  

    Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak (IGETek) tradizioa, ospea eta modernitatea biltzen ditu. Bere ikasgeletatik, ia 20 Telekomunikazio ingeniari promozio atera dira.

  •  
    Eskolan jasotako hezkuntza lan eremu ezberdinetan aritzeko oinarria izan da, hala nola, eremu energetikoan, informatikoan, I+G, etab.
  •  
    Telekomunikazioak Euskadiko sektore garrantzitsuenetakoak dira, etorkizunerako apustu argia.
  •  
    “Sare elektriko adimenduak” Telekomunikazio ingeniaritzari alor elektrikoan garatzeko aukerak emango dizkio, 150.000 milioi euroetako inbertsioa dakarrena.
  •  
    Telekomunikazioak industria-eremu askotan aplika daitezke; hori dela eta, Telekomunikazio ingeniaritza lanbidea erabilera anitzekoa da eta gainbalio handia du.
  •  
    Eskolatik igarotzeak ate asko zabaldu dizkit; lan mundurako sarbide erraza, eta ezagupenen zein lan ahalmenaren ikasketa.
  •  
    Telekomunikazioekin zerikusirik ez duen lana betetzen badut ere, ikasketa hauek epe laburrean eremu berrien ikasketarako ahalmena eman zidaten, erabat beharrezkoa mundu aldakor honetan.
  •  
    Teleko ikasketek gauza asko irakatsi zizkidaten eremu teknikotik aparte, hala nola, hobetze ahalmena, bizitza profesionalean ezinbestekoa dena.
  •  
    Eskolak emandako heziketa oso lehiakorra da, bai nazio zein nazioarte mailan
  •  
    Bilboko Telekok edozein lanbiderako edo gustuko duzun edozein proiekturi aurre egiteko konfiantza ematen dizu, edozer dela, edota edonon dagoela
  •  
    Berriro ere ikasiko nuke teleko Bilbon
  •  
    Telekomunikazio Ingeniaritzak teknologia hutsetik haratago ikuspuntua eman dit
  •  
    elekomunikazio ingeniarien %87k hiru hilabete baino gutxiago behar izan zuten lehen lanbidea lortzeko
  •  
    GETeko Telekomunikazio ngeniaritzako ikasleen %68ak eskola bere ospeagatik aukeratu du (4-5 puntuazioa, 5etik).
  •  
    elekomunikazio Ingeniaritzako ikasle ohiek ikasketei buruz egiten duten balorazioa oso ona da (3,8/5).
  •  
    kasleen 2/3ek (%66) Heziketa Lankidetza hitzarmenetan lan egin zuten.
  •  
    npresaren batean Heziketa Lankidetza egin zuten ikasleen erdiak (%46), enpresa berean kontratatuak izan ziren.
  •  
    elekomunikazio Ingeniariek bataz beste 0,7 hilabete behar izan zuten lehen lanpostua lortzeko.
  •  
    skolako telekoen %59ak lanpostu finkoa du.
 

Eskola

 

Ospea

Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan egiten dira. Eskola honek ospe handia du bai estatu bai nazioarte mailan, eta ingeniaritza ikasketek 100 urtetik gorako esperientziaren bermea dute.

Baliabide teknikoak

Irakasten diren edukien izaera praktikoa da, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketen ezaugarrietako bat. Horretarako, eskolak laborategi aurreratuenak ditu, egungo Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) munduko eremu guztiak jorratzeko gai direnak.

Ikerketa aplikatua

EHUko Telekomunikazio Ikerketa taldeek, EAEko unibertsitate mailako ikerketa gunerik garrantzitsuena osatzen dute IKTei dagokienez, urtero 50etik gorako enpresentzat (gehienak multinazionalak) ikerketa lanak egiten dituzte eta estatu eta Europa mailako proiektuetan ere parte hartzen dute.

Networking

Bilboko IGETek, Europa, Asia, Amerika eta Australiako izen handiko unibertsitateekin harremanak ditu, eta ikasleek bertako unibertsitateetan ikasketak burutzeko aukera dute, berezko hitzarmenei esker.

Praktikak enpresetan

EHUko Teleko ikasleek bai estatu bai nazioarte mailako enpresetan praktikak egiteko aukera ugari dituzte. Enpresa hauek ontzat hartzen dute Bilboko IGETeko ikasketen balio erantsia.

Ikasleen asetze maila

Inkesta desberdinen arabera, Telekomunikazio Ingeniaritza bukatu duten ikasleek balorazio oso positiboa ematen diete egindako ikasketei.

Irteera profesionalak

Telekomunikazio Ingeniaritzak eskuduntza profesionalak ditu. Hau dela eta, bere eremuko ingeniaritza proiektuak sinatzeko ahalmena ematen du.

Telekomunikazio Ingeniaritzako Planak

Telekomunikazio Ingeniaritzari lotutako ikasketak 1986an ezarri ziren EHUn, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET). Eskola “Bilboko Ingeniaritza Industrialaren Eskola” izenarekin ezaguna zen, 1897ko apirilaren 2an sortu zenetik. 1986tik aurrera, bere izena Ingeniaritza Industrialaren eta Telekomunikazio Ingeniaritzaren Goi Eskola Teknikoa izango da. Azkenik, eta ingeniaritza titulazio berrien ezarpenaren ondorioz, “Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa” edo IGET bezala ezagutuko da gaur egun.

1995ean, Telekomunikazio Ingeniaritzaren ikasketa -plana aldatu zen, eta 2001ean, Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa (TIT) titulazioa ezarri zen, Telematika eta Telekomunikazio Sistemen adarrekin. Egoera horretan, alde batetik, irakasleria sendotu egin zen (hasierako goi-titulazioaren esperientziari esker), eta, aldi berean, gaztetu eta berritu (TIT titulazioek eragindako hazkundeagatik). 2010etik aurrera Goi Hezkuntzarako Europar Espazioaren prozesuan murgilduta (Bolognako prozesua bezala aski ezaguna dena), Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoaren Goi Gradua jarriko da martxan, geroago Telekomunikazio Ingeniaritza Masterrera sarbide zuzena eskainiko duena.

Eskola EHUko Gune Teknologikoa osatzera dator. Proiektu horrek, Ingeniaritza eskolak eta Ikerketa-Garapena-Berrikuntzara zuzendutako hainbat eraikin (batez ere, ikus-entzunezko teknologiak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien ingurukoak) bilduko ditu, San Mames inguruan. Honen helburua, nazioarte mailan irakaskuntza eta ikerketa teknologikoaren erreferente izatea da.

Ikerketa eta Garapen ahalmen hau, IGETen eraikinen garapenarekin bat dator. Gaur egun laborategi aurreratuenak biltzen ditu IGETek, arlo desberdinetan ikasle bakoitzeko postu bana eskaintzen dituztenak.