Azken urteotan, ahalegin handia egin da IGETeko laborategiak azken belaunaldiko ekipamenduekin hornitzeko IKTen eremu desberdinetan. Atzean gelditu dira software simulazio sistemak, teknologia desberdinen maketei lekua uzteko, ikasleriak goi mailako formazio teknologikoa izan dezan. Ekipamendu orokorrari dagokionez, IGETeko laborategi eta ikasgelek bideo-proiektagailuak dituzte, eta Moodle plataforma telematikoa erabiltzen da ikasgai gehienetan, apunteak zein ariketak eskuratu edota foro gisa.
Telematika
Telematikako 3 laborategi daude, protokoloen azterketa, zerbitzarien administrazio, programazio-lengoaien ikasketa edota sare mugikor eta finkoen zabalkundera zuzenduta. Laborategi horiek, elementu hauek biltzen dituzte:
- CCNA ziurtagirietan erabiltzen direnen pareko sare-ekipamendua: CISCO router eta switch-ekin osatua, sarbide-sareetako maketak, bideratze estatiko eta dinamikoa eta MPLS dutenak.
- Wifi eta WiMAX sarbidea.
- Kableatu egituraturako tresneria.
- IP kamerak.
- Urrutiko elikatzerako PoE sistemak.
- IP Telefonia maketak, kablerik gabeko zein haridun hardware telefonoak, hala nola, software zein software askerako irtenbide mistoak –Asteriks-, eta CISCO Call Manager.
- Opnet simulazio softwarea.
- GNU/Linux sistema enpotratuen garapenerako kitak.
- VMWARE/Virtualbox makina birtualen sistemak, ikasle bakoitzak ikasgai bakoitzeko makina bana izan dezan (Windows zein GNU/Linux ).
- MHP edota DVB telebista interaktiborako sistemen garapenerako sistemak
Irrati edota Telebista digitaleko laborategia
Irrati eta Telebista digitaleko laborategia goi mailako baliabideekin hornituta dago, bai irrati eta telebista digitala igorri eta jasotzeko, baita igorri eta hartzen den seinalea aztertzeko. Ikasleriak irrati eta telebista digitaleko eta HDTV praktikak egiten ditu, hala nola, zerbitzu-kalitate azterketak, seinaleak igortzerakoan eta hartzerakoan jasaten duen degradazioa aztertuz.
- Telebista digitaleko modulatzaileak (DVB-T, DVB-H, DVB-T2, DVB-C)
- Telebista digitaleko hargailu neurtzaileak, lurreko, kable eta satelite bidezkoak.
- Telebista digitaleko seinalea monitorizatu eta ikuskatzeko ekipoak.
- Telebista-estudioko kamara profesionala.
- Telebista eta bideo digitaleko hartzaileak.
- Bideo digitalaren ediziorako softwarea.
- Bideo digitalaren konpresio eta kodifikaziorako softwarea.
- Telebista seinaleen zabalkunderako kate simulatzaileak.
- SDI eta HD-SDI seinaleak eta MPEG2-TS seinaleak sortzeko ekipoak
- SDI eta HD-SDI bideo seinaleen eta MPEG2-TS seinaleen azterketarako neurtzaileak.
- Espektro aztertzaileak
- Lurreko eta satelite bidezko telebista seinaleen antena instalazioa.
- Telebista digitaleko seinaleen banaketa kolektiborako SMATV sistemak.
Irrati-komunikazio eta antenen laborategia
Irrati-frekuentzien laborategia, irrati frekuentzien sistemen eta gailuen diseinurako eta azterketarako goi mailako tresneriarekin hornituta dago. Ikasleak mikrouhinen gailuak diseinatu eta sortzen ditu, eta hauek merkatuan dauden teknologia desberdinez (gidak, microstrip…) fabrikatutako gailuekin aztertzen ditu. Antenen kalibraketak eta seinaleen igorketak eta neurketak osatzen dute ikaslearen heziketa laborategi honetan.
- NBM-500 banda zabalaren eremu elektrikoaren neurtzailea.
- Schwarz eta Rohdeko EMC R&S RFEX FAST neurketarako softwarea.
- Monobanda antena kalibratuak (GSM-900, GSM-1800, UMTS, WiFi 2,4), bibanda, isotropiko kalibratuak 30 MHztik 3GHzra, e.a.
- Espektro aztertzaileak 26,5 GHzraino.
- Sare aztertzaileak
- Goi frekuentziako seinale sortzaileak.
- Frekuentzimetroak.
- Gidauhinen bankua, COE neurgailu eta potentzia neurgailuarekin.
- Microstrip bankua, microstrip teknologiarekin diseinatutako gailu desberdinekin (zatitzaileak, akoplatzaileak, anplifikatzaileak…).
- Microstrip teknologiarekin egindako zirkuituak sortzeko tresneria.
- Mikrouhinen diseinurako ADS eta Agilent Technologies softwarea.
- Sirenet irrati-komunikazio zerbitzuen estaldura simulaziorako softwarea.
Fotonika
- Fotonika ikaskuntza laborategiak hauek biltzen ditu:
- Laser ekipamenduak (gasekoa, solidoa, koloratzailea…)
- Fotodetektatzaileak, osziloskopioak, espektro optikoen aztertzaileak.
- Sare optikoen aztertzailea.
- Osagai optikoak (filtroak, polarizatzaileak, luzatzaileak, lenteak, prismak…)
- Pausoz pausoko motorrak (linealak, biraketakoak, e.a.) esperimentuak automatizatzeko.
- Mahai optikoak
- Hardware optikoa (zutoinak, euskarriak, errailak, lerro posizionatzaileak, biratzaileak…), esperimentu optikoen zehaztasuna laguntzen dutenak.
Seinale prozesaketarako laborategia
- Seinale digitalen sortzaileak
- Osziloskopio digitalak
- Seinaleen bektore-aztertzailea.
- Matlab-en oinarritutako simulazio sistemak.
- Audio seinaleen azterketarako hardware eta software ekipamendua.
- DSP garapenerako kitak, bai koma finkoa zein koma mugikorrerako.
Elektronika
Egun lau elektronika laborategi daude, elektronika digital, analogikoa eta mikroprozesatzaileena barne.
Orokorrean, laborategiek 12-16 postu dituzte, gailu hauekin:
- Ordenagailua
- Osziloskopioa.
- Energia iturria
- Funtzioen sortzaileak
- Beste ekipamendu batzuk ere badira:
- Aztertzaile logikoak.
- Sare aztertzailea
- Irrati-komunikazioen aztertzailea
- Espektro aztertzaileak
- Mikrokontrolatzaileen eta mikroprozesatzaileen garapenerako kitak.
- FPGA eta memoria programatzaileak
- Osagaiak soldatzeko eta plakak sortzeko tresneria (PCB).
