Telekomunikazio ingeniariak duen jardueren artean nabarmenetako bat da Ingeniaritza Biomedikoa.
Horri esker, ingeniaritzaren teknika eta irizpideak medikuntzara hedatzen dira. Jarduera hau, osasun tresneriaren eta teknologiaren diseinu eta garapenean datza, hala nola, osasun sistemari lotutako komunikazio, kudeaketa eta administrazio baliabide teknikoen aplikazioan.
Biomedikuntzaren alorrean, hauek izan daitezke Telekomunikazio ingeniarien jarduera eta ezagutza eremuak :
- Seinale biomedikoen prozesamendu eta komunikazioa:
- Tomografiak.
- Erresonantzia magnetikoak
- Elektroenzefalogramak
- Espektroskopia
- Irudi erradiologikoak
- Elektrokardiogramak
- Ekipo elektromedikoen diseinua eta garapena:
- Elektrokardiografiarako tresneria
- Elektrofisiologiarako tresneria
- Ebakuntza-gelarako tresneria
- Ekografoak
- Eskanerrak
- E-osasuna: Komunikazio eta informazio teknologietan oinarritutako osasun-zaintza.


