Elektronika

 

Telekomunikazio Ingeniaritzak “Sistema Elektronikoak” izeneko adarra du, eta Euskal Herriko enpresen artean eskaera handia du, industria jarduerei eta zerbitzuei zuzenduta baitago (komunikazioak, energia, automatizazioa, kontrola, informatika, irrati-frekuentzia, instrumentazioa…). Laborategiko praktiketan oinarrituta, gai hauek jorratzen ditu:

  • Telekomunikazioetarako zirkuituak eta sistema elektronikoak diseinatzea:
    • Telematikarako (txartelak, eta ekipo informatikoak eta sarekoak)
    • Irrati-frekuentzietarako (kablerik gabekoak, mugikorrak…)
    • Garraiobideen kontrolerako (autoak, trenak, hegazkinak…)
  • Elektronika energiaren kontrolerako aplikatzea:
    • Ekoizpena (eguzki fotovoltaikoa)
    • Banaketa (eolikoa, berriztagarriak)
    • Eraldaketa (bihurgailuak…)
    • Ekipoen elikatzea (bateriak…)
  • Gailu elektronikoen ahalmena ikertzea:
    • Sentsore eta eragingailuak
    • Ikusketa, diagnostiko eta neurketa ekipoak
  • Etxe, kontsumo eta zerbitzuetarako aplikazioak:
    • Sistema domotikoak
    • Telelaguntza
    • Sentsore-sareak
  • Gailu eta osagai elektronikoak
  • Zirkuitu integratuak eta eguzki-zelula fotovoltaikoak sortzeko teknologiak.