Irrati-komunikazioak

 

Telekomunikazio ingeniaritzak areagotze bat du “Telekomunikazio Sistemak” izenekoa, eta honek lan-eremu anitzak biltzen ditu, industrian eta egungo gizarteko zerbitzu gehienetan aplikazioak baititu.

Eremu honetan garatzen diren jardueren artean nabarmentzekoak dira:

  • Sare mugikorreko komunikazioak diseinatzea, zabaltzea eta mantentzea (hala nola, telefonia mugikorra, Wifi sareak, Wimax sareak…).
  • Irrati eta telebistako komunikazio sareak diseinatzea, zabaltzea eta mantentzea.
  • Ahozko sistemen sintesi eta azterketarako sistemak diseinatzea eta aplikatzea (hala nola, erantzungailu automatikoak, ahots ezagupena, e.a.).
  • Ahalmen handiko zuntz optikoetako komunikazio sareak diseinatzea, zabaltzea eta mantentzea.
  • Satelite bidezko komunikazio-sareak diseinatu, zabaldu eta mantentzea.
  • Irrati-frekuentzia, mikrouhinak, irrati-difusio, irrati-loturak eta irrati-determinazioko sistemen diseinua eta zirkuitu hautaketa egin ahal izatea.