Telematika

 

Telekomunikazio ingeniaritzak “Telematika” izeneko areagotze bat du, telekomunikazioen eta informatikaren arteko batuketatik sortua. Hauek ditu helburuak:

  • Ordenagailuen sareak diseinatzea, zabaltzea eta mantentzea, bereziki Internet bezalako sareak, oraintxe bertan orrialde hau ikustea ahalbideratzen dutenak.
  • Datu-zerbitzuak zabaltzea: Internet funtziona dadin ahalbidetzen dutenak edota web orrialdeetara, berehalako mezularitza zerbitzuetara eta multimedia edukietara sarbidea ematen digutenak.
  • Protokoloak ulertzea, hau da, sare horietako makina desberdinak erabiltzen dituzten hizkuntzak menperatzea, zerbitzu horiek eman ahal izateko.
  • Ordenagailuen funtzionamendua eta programa informatikoak ulertzea, sistema eragileetatik hasita (hala nola, Windows(c), GNU/Linux, MAC OS…), sareko aplikazioetaraino.
  • Egunero zure ordenagailuarekin erabiltzen dituzun programen garapenerako erabiltzen diren programazio-lengoaiak menperatzea.
  • Komunikazioen errendimendua aztertzea, portaera optimizatu eta gure konexioei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
  • Sareen segurtasun-arriskuak aztertzea eta gure informazio sistemak babesteko baliabideak diseinatzea, balizko erasoetatik.
  • Sare mugikorrak garatzea, hauxe baita komunikazioen etorkizuna, datu-sareetarako sarbidea edozein unetan eta edozein tokitik edukitzea.